Ezaugarriak
Urdina: hizkera eredua ez da lekukotzen
(2) Basua urez betetan dot
(3) Kantetan dot
(4) kantaten dot
(5) apurtuten dot
(6) haserraketan da
(7) etxean egoiten naiz
Elortza, Jerardo. 1995. «Aditzaren izen-forma Deba Garaian eta Araba aldean». In Ricardo Gómez and Joseba A. Lakarra (eds.), Euskal Dialektologiako Kongresua [Supplements of ASJU XXVIII]. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. 465-477.
Erostarbe, Amaia. 1995. «Aditz izenak Oñatiko hizkeran». In Ricardo Gomez and Joseba A. Lakarra (eds.), Euskal Dialektologiako Kongresua [Supplements of ASJU XXVIII]. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. 495-517.
Trask, Larry. 1996. «On the history of the non-finite verb forms in Basque». In José Ignacio Hualde, Joseba Andoni Lakarra and Robert Larry Trask (eds.), Towards a History of the Basque Language. Current Issues in Linguistic Theory 131. John Benjamins Publishing Company. 207-234.
Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.
Eredu orokorra. Forma analitiko burutugabeetan azaltzen den atzizkia -ten edo -tzen da (te/tze nominalizatzailea + -n inesibo marka gisa zatikatu ohi dena). Partizipioa -n-z edo [s, z, ts, tz]i-z amaitzen denean, -ten azaltzen da forma burutugabean, eta, beste kasuetan, -tzen.
Hizkera eredua 1. Hizkera batzuetan, -ten da burutugabearen atzizkia partizipioa -a, -e, -o, -gi, -ki eta -[l, n, r]i-z amaitzen denean (bota --> botaten, bete --> beteten, jo --> joten, jagi --> jagiten, euki --> eukiten, ibili --> ibilten, ipini --> ipinten, ekarri --> ekarten).
(1) | Baloia | botaten | dot |
baloia.ABS | bota.IPFV | (3ABS).edun.1SG.ERG |
Hizkera eredua 2. Hizkera batzuetan, -a eta -e-z amaitzen diren partizipioek -etan atzizkia hartzen dute forma burutugabean.
(2) | Basua | urez | betetan | dot |
basoa.ABS | ur.INS | bete.IPFV | (3ABS).edun.1SG.ERG |
Hizkera eredua 3. Hizkera batzuetan, -etan da burutugabeko atzizkia partizipioa -au-rekin amaitzen denean: kantau --> kantetan.
(3) | Kantetan | dot |
kanta.IPFV | (3ABS).edun.1SG.ERG |
Hizkera eredua 4. Hizkera batzuetan, zaharragoa den -ten marka da burutugabeko atzizkia partizipioa -au-z amaitzen denean: kantau --> kantaten.
(4) | Kantaten | dot |
kanta.IPFV | (3ABS).edun.1SG.ERG |
4 hizkera ereduaren berri non: Bizkaiko ipar-sartaldean eta kostaldeko hizkera guztietan.
Hizkera eredua 5. Patizipio marka -tu, -atu, -itu eta -idu denean, -tuten da burutugabeko atzizkia (apurtu --> apurtuten, konturatu --> konturatuten, garbitu --> garbituten, entendidu --> entendituten).
(5) | Apurtuten | dot |
apur.IPFV | (3ABS).edun.1SG.ERG |
1, 2, 3 eta 5 hizkera ereduen berri non: mendebaldeko hizkeretan.
Hizkera eredua 6. Hizkera batzuetan, -tzen beharrean, -ketan da burutugabeko atzizkia aditz batzuekin (-atu eta -tu partizipio marka hartzen duten aditzekin, aditzoina -n-z amaitzen bada), eta itxuraz, indar handiagoz aditza eratorria denean (Erostarbe 1994). -Keta atzizki nominalizatzailea da, ekintza izenak eta ugaritasuna adierazten duten izenak sortzeko erabiltzen dena (zezen-keta, jende-keta) (Trask 1996).
(6) | Haserraketan | da |
haserre.IPFV | (3ABS).izan |
6 hizkera ereduaren berri non: mendebaldeko hizkera batzuetan (esaterako, Arrasaten eta Oñatin).
Hizkera eredua 7: Hizkera batzuetan, -iten da burutugabeko atzizkia (egoiten, emaiten, eramaiten).
(7) | Etxean | egoiten | naiz |
etxea.INE | egon.IPFV | 1SG.ABS.izan |
7 hizkera ereduaren berri non: ipar-ekialdeko hizkeretan eta Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkera batzuetan.
Kapitulua: Aspektua
Gako-hitzak: aspektua, burutugabea, inesiboa, nominalizazioa


Elortza, Jerardo. 1995. «Aditzaren izen-forma Deba Garaian eta Araba aldean». In Ricardo Gómez and Joseba A. Lakarra (eds.), Euskal Dialektologiako Kongresua [Supplements of ASJU XXVIII]. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. 465-477.
Erostarbe, Amaia. 1995. «Aditz izenak Oñatiko hizkeran». In Ricardo Gomez and Joseba A. Lakarra (eds.), Euskal Dialektologiako Kongresua [Supplements of ASJU XXVIII]. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. 495-517.
Trask, Larry. 1996. «On the history of the non-finite verb forms in Basque». In José Ignacio Hualde, Joseba Andoni Lakarra and Robert Larry Trask (eds.), Towards a History of the Basque Language. Current Issues in Linguistic Theory 131. John Benjamins Publishing Company. 207-234.
Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.
ABL: ablatiboa
ABS: absolutiboa
ABSERG: absolutiboa Ergatiboaren Lekualdatzearen testuinguruan
ALL: adlatiboa
ALLO: alokutiboa
APPL: aplikatiboa
BN: mugatua
CAUS: arazlea
COMP: konplementatzailea
DAT: datiboa
DD: datiboaren lekualdatzea
DEST: destinatiboa
ED: Ergatiboaren Lekualdatzea
ERG: ergatiboa
FAM: familiartekoa
F: femeninoa
GEN: genitiboa
IPFV: burutugabea
INE: inesiboa
INS: instrumentala
M: maskulinoa
MOD: modua
NMLZ: nominalizatzailea
NONFAM: ez-familiartekoa (2. pertsona)
NP: izen sintagma
PTCP: partizipioa
PST: lehenaldia
PL: plurala
POST: postposizioa
PROG: progresiboa
PROS: prospektiboa
PRTV: partitiboa
REL: erlaziozko postposizioa
RES: erresultatiboa
SG: singularra
SOC: soziatiboa
TERM: muga-adlatiboa
UNBN: mugagabea