Ataria

Bas&Be ikerketa-taldea, Basdisyn 2006an sortutako ikerketa-taldearen oinordekoa da, eta gaur egun, zenbait ikergunetako ikertzaileek osatzen dute: Euskal Herriko Unibertsitatekoek (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatekoek, CNRS-IKER UMR 5478koek eta CUNYkoek.

Gure egitasmoaren xede nagusia da aldakortasun sintaktikoa aztertzea giza hizkuntzaren gaineko teoria unibertsal baten barruan. Horretarako, hizkuntzen arteko aldakortasuna ez ezik, hizkeren artekoa ere aztertzen dugu, eta giza hizkuntzari, batez ere baina ez halabeharrez, euskararen eta euskal hizkeren erraietatik begiratzen diogu.

Bas&Be ikerketa-taldearen ikertzaile nagusia Beatriz Fernández (UPV/EHU) da eta Espainiako Zientzia, Berritze eta Unibertsitateetako Ministerioaren babesa du gaur egun, PGC2018-09638-B-I00 ikerketa-proiektuari esker. Talde beregaina izan arren, beste ikerketa-talde batzuekin batera dihardu elkarlanean, hala nola, Itziar Laka UPV/EHUko irakaslearen zuzendaritzapeko Gogo Elebiduna ikerketa-taldearekin, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako IT1439-22 ikerketa-proiektuaren babespean; edota Itziar San Martin UPV/EHUko irakasleak zuzentzen duen Euskara Institutuarekin batera.