i.6. Numero komunztadura alokutiboetan: -zki (v -it)
Egilea: Ane Odria
Egile beraren beste kapituluak:
Nola aipatu: Odria, Ane. (2022). Numero komunztadura alokutiboetan: -zki (v -it). In Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa & Beatriz Fernández (eds.), Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3. arg.). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. [Interneten eskuragarri: https://basqueandbeyond.ehu.eus/biv/?o=chapters&id=1&e=13&h=eu]. ISBN: 978-84-1319-456-1.
i. Kasu eta komunztadura
Euskaraz alokutiboak argumentu absolutiboari dagokion -it- pluralgilea hartzen dute forma iragankorretan.
(1a) | Nik | liburuak | ekarri | ditiat/ditinat |
ni.ERG | liburuak.ABS | ekar.PTCP | (3ABS).PL.edun.ALLO.M/F.1SG.ERG |
(1b) | Jonek | liburuak | ekarri | ditik/ditin |
Jon.ERG | liburuak.ABS | ekar.PTCP | (3ABS).PL.edun.ALLO.M/F.3ERG |
Hizkera batzuek, aldiz, -zki- pluralgilea darabilte, eta ez -it- (Zuazo 2014: 48).
(2a) | Nik | liburuak | ekarri | dizkiat/dizkinat |
ni.ERG | liburuak.aBS | ekar.PTCP | (3ABS).PL.edun.ALLO.M/F.1SG.ERG |
(2b) | Jonek | liburuak | ekarri | dizkik/n |
Jon.ERG | liburuak.ABS | ekar.PTCP | (3ABS).pl.EDUN.ALLO.M/F.3ERG |
Zuazok (2014: 48) dioenez, Gipuzkoako alderdi bateko berrikuntza da *edun aditzaren hitanoan -zki- pluralgilea erabiltzea -it- orokorraren lekuan. Hona hemen zenbait adibide:
(3a) | dizkiat/dizkiñat | ‘ditiat/ditiñat’ |
(3ABS).PL.edun.ALLO.M/F.1SG.ERG |
(3b) | dizkik/dizkin | ‘ditik/ditin’ |
(3ABS).PL.edun.ALLO.M/F.3ERG |
(3c) | dizkiogu/dizkionagu | ‘ditiagu/ditinagu’ |
(3ABS).PL.edun.ALLO.M/F.1PL.ERG |
Gipuzkoako eremu bateko berrikuntza izanik, erdialdeko euskalkietan aurkitzen da batez ere -zki- pluralgilea -it- pluralgilearen lekuan: Beizaman, Errenteria, Etxalekun (Imotz), Hernani, Irun eta Itsasondon. Oragarreko hizkeran ere (nafar-lapurtarra) lekukotzen da -zki- predikatu iragankorretan.