Euskaraz, oro har, perpaus osagarri faktiboetako burua -(e)la morfema izan ohi da (Euskaltzaindia 1999: 46):
(1) | Hau | da | haren | abantailik | handiena, | ez | duela | asko |
hau | da | haren | abantaila.PRTV | handiena | ez | (3ABS).edun.3ERG.ELA | asko | |
gastatzen | ||||||||
gasta.IPFV |
Dena den, ekialdeko hizkeretan -(e)la konplementatzailearen ordez bait- morfema agertzen ahal da mota honetako perpaus osagarrietan. Gainera, perpaus osagarri hau erakusle baten bidez azaldu ohi da perpaus nagusian (Lafitte 1979 [1944]: 405):
(2) | Hau | da | haren | abantailik | handiena, | ez | baitu |
hau | da | haren | abantaila.PRTV | handiena | ez | BAIT.(3ABS).edun.3ERG | |
ainitz | xahutzen | ||||||
anitz | xahutu.IPFV |
Gaur egun, bait- morfemaren funtzio nagusia kausazko perpausak sortzea izan arren (Artiagoitia 2003: 648; Euskaltzaindia 2005: 181), Euskal Herriko Iparraldeko hizkerek perpaus faktiboetarako erabili ohi dute (Euskaltzaindia 1999: 79). Erraterako, honako adibidea biltzen du Irizarrek (1997: 338) 1993an Bidarteko (Lapurdi) adineko gizon baten ahotan:
(3) | Eta | zúk | erran | duzuná, | be(h)ár | ba, | baizú | (badakizu), | öái | hártzen | baituzté | (h)aurrák | ttikitík […] |
Euskaltzaindiak (1999: 80) dioenez, Iparraldeko hizkeren ezaugarria litzateke bait- perpaus osagarrietan erabiltzea, baina egun kausazkoak egiteko erabiltzen denez nagusiki, ez litzateke harrigarria izanen ekialdeko euskalkietan ere -(e)la izatea. Emaitzekin hasteko, alde batetik, nafarreraz eta nafar-lapurteraz mintzatzen diren elkarrizketatu batzuek bait- osagarritzat darabilte. Hain zuzen, Nafarroan, Baztan inguruan eta Orbaizetan baiten erabilera hau lekukotzen da, baita Lapurdiko Larresoro eta Ziburu herrietan ere.
Bertze alde batetik, Arbizu, Goizueta, Mezkiritz eta Urdiain herri nafarretako hiztunek -(e)la morfema nahiago dute, Oragarreko (Behe-Nafarroako) inkestatuak bezala. Ekialdeko hizkerekin bukatzeko, Zuberoan ere -(e)la lekukotzen da. Azkenik, orain arte errandakoa kontuan hartuz espero genuen bezala, Hegoaldeko bertze euskalkietan ez da bait- morfema perpaus osagarri faktiboetan agertzen, -(e)la baizik.
Artiagoitia, Xabier. 2003. «Complementation (noun clauses)». In José Ignacio Hualde and Jon Ortiz de Urbina (eds.), A grammar of Basque. Berlin: Mouton de Gruyter. 634-711.
Euskaltzaindia. 1999. Euskal gramatika. Lehen urratsak - V. Mendeko perpausak 1. Bilbo: Euskaltzaindia. [Reprinted in Euskaltzaindia. 1991]
Euskaltzaindia. 2005. Euskal Gramatika. Lehen urratsak VI. Mendeko perpausak-2. Bilbo: Euskaltzaindia.
Irizar, Pedro. 1997. Morfología del verbo auxiliar labortano (estudio dialectológico). Iruñea: Euskaltzaindia & UPV/EHU.
Lafitte, Pierre. 1944. Grammaire Basque (Navarro-Labourdin Littèraire). Baiona: Librairie Le Livre. [Reprinted in 1979. Donostia: Elkar]