Ezaugarriak
Urdina: hizkera eredua ez da lekukotzen
Mitxelena, Koldo and Ibon Sarasola. 1989-2005. Diccionario General Vasco / Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.
Eredu orokorra. izan aditzaren partizipio erresultatiboa izana da.
(1) | Lehen ere | Baionan | izana | naiz |
lehen ere | Baiona.INE | izan.PTCP.RES | 1SG.ABS.izan |
Hizkera eredua. Hizkera batzuetan, haren ordez ukan(a) partizipioa ageri da.
(2) | Lehen ere | Baionan | ukhana | niz |
lehen ere | Baiona.INE | ukan.PTCP.RES | 1SG.ABS.izan |
Honen berri non: Nafar-lapurteraren sortaldeko hizkeretan, esaterako, Luzaideko euskaran (Iñaki Camino, p.c.). Ez da lekukotzen nafar-lapurteraren sartaldeko eta erdialdeko hizkeretan (Beñat Oihartzabal, Piarres Xarriton, Maia Duguine eta Céline Mounole (p.c.).
Kapitulua: Iragangaiztasuna eta iragankortasuna
Gako-hitzak: aditz laguntzaile alternantzia, iragangaiztasuna/iragankortasuna, partizipiozko egiturak
Oharrak:
Ebidentzia historikoak: Alternantzia hau izan (bere partizipiozko forman) partizipio erresultatibodun predikazioko kopula denean ere ikus daiteke: ukandubaysen conceviturik (goi-nafarreraz idatziriko otoitza, 1614) (Céline Mounole, p.c.).
OEH (XV: 902)
Mitxelena, Koldo and Ibon Sarasola. 1989-2005. Diccionario General Vasco / Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.
ABL: ablatiboa
ABS: absolutiboa
ABSERG: absolutiboa Ergatiboaren Lekualdatzearen testuinguruan
ALL: adlatiboa
ALLO: alokutiboa
APPL: aplikatiboa
BN: mugatua
CAUS: arazlea
COMP: konplementatzailea
DAT: datiboa
DD: datiboaren lekualdatzea
DEST: destinatiboa
ED: Ergatiboaren Lekualdatzea
ERG: ergatiboa
FAM: familiartekoa
F: femeninoa
GEN: genitiboa
IPFV: burutugabea
INE: inesiboa
INS: instrumentala
M: maskulinoa
MOD: modua
NMLZ: nominalizatzailea
NONFAM: ez-familiartekoa (2. pertsona)
NP: izen sintagma
PTCP: partizipioa
PST: lehenaldia
PL: plurala
POST: postposizioa
PROG: progresiboa
PROS: prospektiboa
PRTV: partitiboa
REL: erlaziozko postposizioa
RES: erresultatiboa
SG: singularra
SOC: soziatiboa
TERM: muga-adlatiboa
UNBN: mugagabea