Doktore-aurreko ikertzaileak

» Cecilia Fern├índez

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

UPV/EHU

Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea, Oficina 3.2 Bulegoa
Justo Vélez de Elorriaga, 1
01006 Vitoria-Gasteiz

Euskal Ikasketetan graduatua naiz UPV/EHUn (2017-2021) eta orain Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko masterra ikasten ari naiz unibertsitate berean. Institutuan sintaxiko ariketetan zaletu nintzenetik, ez nau hizkuntzarekiko grinak utzi eta horrek ekarri ninduen hizkuntzalaritzaren inguruko ikasketetara. Hizkuntzekiko eta hiztunekiko interesarekin batera aipatuko nituzke bidaiatzea eta zientzia-zabalkundea ere. 2021 urtean, Ikasiker bekaren bidez, Gogo Elebiduna ikertaldearekin lankidetzan jardun nuen, Beatriz Fernándezen zuzendaritzapean adberbioez gogoeta egiten. Ikergai horrekin aurrera egiteko asmoa dut masterrean zehar.

 

Iker-ildoak

Sintaxi teoria, hizkuntza tipologia, psikohizkuntzalaritza, adberbioak, adposizioak, gramatika kategoriak, modalak

Egonaldiak kanpoko ikerketa-zentruetan

2019/09-2019/12

Erasmus+ programaren bidez: Concordia University, Montreal (Kanada).

Ikerketa-proiektuak

Langues & Grammaires en (Ile-de) France, Anne Zribe-Hertz & Elena Soarek (Université Paris 8/UMR SFL) koordinaturik

Bestelakoak

Hizkuntzak:

euskara (lehen hizkuntza), gaztelera (lehen hizkuntza), ingelesa (C2), frantsesa (C2)

 

Bekak:

  • Erasmus+ KA107 beka (2019-20)

Erakundea: Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE)

  • Ikasiker lankidetza-beka (2020-21) [IkasC_2020_1_0039]

Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila