» Itziar Orbegozo
|
Doktore-aurreko ikertzailea
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Micaela Portilla Ikergunea Justo Vélez de Elorriaga, 1 01006 Vitoria-Gasteiz itziar.orbegozo@ehu.eus +34 945 014 452 |
Doktore aurreko ikertzailea naiz UPV/EHUn Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko programari esker. Aginte perpausen sintaxia eta semantika ikertzen dihardut Beatriz Fernández (UPV/EHU) eta Josep Quer (Pompeu Fabra Unibertsitatea) irakasleen gidaritzapean, Explaining Imperatives: The View from Basque izena izango duen tesi lanean. Horrez gain, Basque & Beyond ikerketa taldean jarraitzen dut lanean, eta Gogo Elebiduna (Ikertzaile Nagusia: Itziar Laka) ikerketa taldeko kidea ere banaiz.
Euskal Ikasketetako Gradua eskuratu nuen (2012-2016) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta unibertsitate berean burutu nuen Hizkuntzalaritza Unibertsitate Masterra (2016-2017). Master Amaierako Lanean, "Etorri diodanean, zergatik zatozen zu: aginte perpausen azterketa formal baterantz" deiturikoan, euskal aginte perpausen sintaxia aztertu nuen Beatriz Fernándezen (UPV/EHU) zuzendaritzapean. Bestalde, kontratupeko ikertzailea izan naiz (PIC 168-16) Ekonomia eta Leihakortasun Ministerioak (MINECO) diruz lagundutako Towards a theory of syntactic (micro)variation: Basque and beyond ikerketa proiektuan (FI2014-51878-P, Ikertzaile Nagusia: Beatriz Fernández).
Iker-ildoak
Sintaxi Teoria, Sintaxi Konparatzailea, Semantika, Euskara, Aginte perpausak, Hortatiboak, Ezker periferia, Bokatiboak.
Aldizkarietako artikuluak
Liburuetako kapituluak
Datu-baseak
Aktak
Hitzaldiak
Ikerketa-proiektuak
Towards a Theory of Syntactic (micro)Variation: Basque and Beyond (FFI2014-51878-P) (Principal Investigator/Ikertzaile Nagusia: Beatriz Fernández)
The Bilingual Mind (IT665-13). Consolidated Research Group of Excellence. (Principal Investigator/Ikertzaile Nagusia: Itziar Laka)
Bestelakoak
2016ko iraila - 2017ko apirila: UPV/EHUko ikertzaile kontratatua (PIC 168-16, FFI2014-51878-P)
2018ko urtarrila - gaur egun: Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu Aurreko Programako laguntza (PRE_2017_1_0280)