Jardunaldi nagusiak

» Iragan jardunaldiak

Unergative predicates: Architecture and Variation

Structures Formelles du Langage (UMR 7023, CNRS/Paris 8) eta IKER (UMR 5478, CNRS) ikerketa zentruek, Bas&Be (FFI2014-51878-P UPV/EHU) eta Gogo Elebiduna (IT665-13 UPV/EHU) ikerketa taldeekin batera, Unergative predicates: Arqhitecture and Variation jardunaldia antolatu dute Bilbon, 2018ko urtarrilaren 18an eta 19an. Jardunaldiaren helburua da aditz inergatiboak aztertzen dabiltzan ikerlariak elkartzea eta arloko azken aurrerapenak eztabaidatzeko foro bat eskaintzea. informazio gehiago

Language Contact from an I-Language Perspective

Language Contact from an I-Language Perspective nazioarteko biltzarra egin zen Donostian, 2016ko urriaren 28an eta 29an. Euskararen eta euskal testuen ikerketa zentruak (CNRS-IKER, UMR 5478) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu zuten jardunaldi hau. Biltzarraren helburu nagusia hizkuntza ukipenarekin lotutako hizkuntza aldaketa eta hizkuntza garapenari buruzko azken lanak zein diren erakustea izan zen. informazio gehiago

Towards a theory of Syntactic Variation

Basdisyn eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldeek Towards a theory of Syntactic Variation jardunaldia antolatu zuten elkarlanean. Jardunaldia Bilbon izan zen, 2013ko ekainaren 5etik 7ra bitartean. Jardunaldi honek aldakortasun sintaktikoaren izaeraren eta honek hizkuntzalaritza teorikoan duen tokiaren inguruko hurbilketa teoriko batzuk biltzea izan zuen helburu. informazio gehiago

Euskaren sintaxia: aldakortasun sintaktikoa euskal hizkeretan

Basdisyneko Beatriz Fernández (UPV/EHU) eta Ricardo Etxeparek (IKER UMR 5478) elkarlanean antolatu zuten “Euskaren sintaxia: aldakortasun sintaktikoa euskal hizkeretan” jardunaldia, Donostian, 2009ko uztailaren 2-3an, XXI Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barruan.

Jardunaldi honetan egun euskalkien aldakortasun sintaktikoaren eremuan garatzen ari diren lanak aurkeztu ziren (batik bat, Basdisyneko kideenak). Hitzaldietan aldakortasunaren inguruko zenbait alderdi landu ziren, besteak beste, analisi sortzaile formalak, aldakortasun diakronikoa, hizkuntza ukipenaren ondoriozko hizkuntza aldaketa eta aldakortasunaren adierazpen kartografiko digitala. egitaraua

4th European Dialect Syntax Meeting

Edisyn Europako ikerketa-sareak eta Basdisyn ikerketa-taldeak 4th European Dialect Syntax Meeting antolatu zuten elkarlanean Donostian, 2010eko ekainaren 21-23an, Euskal Herriko Unibertsitateko XXII Europar Uda Ikastaroen barruan informazio gehiago