Topaketa eta mintegiak

» Datozen jardunaldiak

» Iragan jardunaldiak

Ibon Sarasola, Gorazarre

2015eko martxoaren 13an, ostiralarekin, gorazarre ekitaldia egin genion Ibon Sarasola UPV/EHUko irakasleari bere adiskideek eta irakaskideek. Ekitaldia, Donostiako Karlos Santamaria Zentruko Antonio Beristain aretoan egin zen, goizeko 11:00etatik aurrera. Ekitaldian, argitaratu berri dugun liburua eman genion Sarasolari (Beatriz Fernández & Pello Salaburu (arg.). 2015. Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje. Bilbo: UPV/EHU.) informazio gehiago

Wedisyn’s Fourth Workshop on Syntactic Variation

Wedisyn (Dialect Syntax in Westmost Europe) ikerketa-sarearen 2013ko topaketa apirilaren 18 eta 19an izan zen Santiago de Compostelako unibertsitatean. FILGA ikerketa-taldeak eta Instituto da Lingua Galega (USC) institutuak antolatu zuten topaketa eta, aurreko urteetako jardunaldietan bezala, Basdisyneko kideak ere bertan ziren euren lanak aurkezten. informazio gehiago

Wedisyn’s Third Workshop on Syntactic Variation

Wedisyn (Dialect Syntax in Westmost Europe) ikerketa-sarearen hirugarren jardunaldia izan zen 2012ko martxoaren 22 eta 23an Oviedoko Unibertsitatean. Aurreko urteetako jardunaldietan bezala, Basdisyn-eko kideek ere hartu zuten parte jardunaldi honetan. egitaraua

Basque Comparative Syntax (An encounter with Richard S. Kayne).

Basdisyn ikerketa-taldeak Richard S. Kayne (NYU) irakaslearekin topaketa bat egin zuen 2011ko urriaren 8an EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) eta urriaren 10ean EHUko Letren Fakultatean (Gasteiz). behin-behineko egitaraua

Euskalkien jatorria eta bilakabidea

UPV/EHUko XXX. Uda Ikastaroak / XXIII. Europar Ikastaroak. 2011ko ekainaren 30etik uztailaren 1era bitartean.

Wedisyn’s Second Workshop on Syntactic Variation

Wedisyn (Dialect Syntax in Westmost Europe) ikerketa-sarearen bigarren jardunaldia Bartzelonako Unibertsitatean izango da 2011ko otsailaren 17 eta 18an. egitaraua

Wedisyn’s First Workshop on Syntactic Variation (HM-2009-1-25)

Basdisynek Wedisyn’s First Workshop on Syntactic Variation jardunaldia antolatu zuen Baionako IKER ikergunean, 2010eko martxoaren 4-5ean. Jardunaldi hau Dialect Syntax in Westmost Europe (Wedisyn) ikerketa-sarearen lehen biltzarra izan zen. Saioan zehar datibo eta absolutibo/akusatibo kasuen alternantziak landu ziren. egitaraua