
Jon Etxebarria
Doktore-aurreko ikertzailea
Aurkezpena
Euskal Ikasketetan graduatua naiz (2020-2024) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2023-2024 ikasturtean Ikasiker Lankidetza beka [IkasC_2023_1_0067] izan nuen eta horrek Gogo Elebiduna ikerketa taldearekin kolaboratzeko aukera eman zidan Beatriz Fernandez (UPV/EHU) irakaslearen gidaritzapean. Ondoren, 2024-2025 ikasturtean, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra egin nuen unibertsitate berean. 2025eko irailaz geroztik doktore tesian lanean nabil Beatriz Fernández (UPV/EHU), Ane Odria (UPV/EHU) eta Irene de la Cruz-Pavíaren (Deustuko Unibertsitatea) zuzendaritzapean.
Aldakortasun linguistikoa nire ikerketa interes handienetako bat da eta doktore tesian mendebaldeko euskalkiko egitura arazleak aztertzen ditut. Horiei dagokienez, zehazki, menpeko aditz inakusatiboko egitura arazleetan araziaren markapenaren eta biziduntasunaren arteko harremana ikertzen dut.
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila (UPV/EHU)
Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea, Oficina 3.2 Bulegoa
Justo Vélez de Elorriaga, 1
01006 Vitoria-Gasteiz
Ikerketa interesak
Aldakortasun morfosintaktikoa, euskara, egitura arazleak, araziak, kasu eta komunztadura markapena, biziduntasuna.
Ikerketa egonaldiak
2023. Graduko atzerriko egonaldia: Erasmus+ programaren bitartez: Szegedi Tudományegyetem, Szeged (Hungaria).
Finantzatutako proiektuetan parte-hartzea
2024- : Argumentu egitura, Boza eta morfologia euskaraz (Morfeus) (PID2023-147383NB-I00) (Ikertzaile Nagusiak: Beatriz Fernández eta Ane Berro)
Beste batzuk
Hizkuntzak
Euskara (lehen hizkuntza), gaztelania (lehen hizkuntza), ingelesa (C1).
Irakaskuntza
2025eko uda: Euskara irakaslea Zornotzako Barnetegiak eskaintzen dituen ikastaroetan.
2024ko urtarrila: Euskara ikasgaiko irakaslea Lauaxeta Ikastolako DBH eta Batxilergoko mailetan, ordezkapen bat eginez.
Dirulaguntzak
- Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza (2025-2029) [PRE_2025_1_0152]
-
Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (GV/EJ)
-
- Ikasiker lankidetza-beka (2023-24) [IkasC_2023_1_0067]
- Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (GV/EJ).
- Erasmus+ KA171 dirulaguntza (2022-23)
- Erakundea: Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE)
2025eko abendua-2026ko urtarrila: kontratupeko ikertzailea (EHU) (PIC 524/25, PID2023-147383NB-100)
