X. Soubelet

Bas&Be (Basque and Beyond: euskara eta beste)

Bas&Be (Basque and Beyond: euskara eta beste) ikerketa proiektuak zenbait erakundetako sintaxilari eta ikertzaileak elkartzen ditu, hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitatekoak (EHU), Deustuko Unibertsitatekoak, CNRS-IKER UMR 5478 ikerketa-zentrokoak eta CUNY unibertsitatekoak.

Beatriz Fernández (EHU) eta Ane Berro (Deustuko Unibertsitatea) dira Bas&Be proiektuaren Ikertzaile Nagusiak, eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (PID2023-147383NB-I00) diruz laguntzen du. Orobat, Bas&Be proiektua Gogo Elebiduna ikerketa taldearen ikerketa lerroetako bat da. Gogo Elebidunaren Ikertzaile Nagusia Itziar Laka (EHU) da eta Eusko Jaurlaritzak (IT1439-22) diruz laguntzen du.

Bas&Beren helburua da aldakortasun morfosintaktikoa giza-hizkuntzaren teoria unibertsalaren barruan azaltzea. Horretarako, hizkuntzen arteko aldakortasuna ez ezik, hizkeren eta dialektoen aldakortasuna ere aztertzen dugu. Bereziki deskribatzen eta aztertzen ditugu argumentuen egitura (txandakatzeak), bozari lotutako fenomenoak eta horiek euskararen morfologiarekin duten lotura.

Gure taldea

Ikertzaileak

Beatriz Fernández

ikertzaile nagusia

Ane Berro

Ane Berro

ikertzaile nagusia

Ane Odria

Ane Odria

IkertzaileA

Mikel Iruskieta

Mikel Iruskieta

IkertzaileA

Argitalpenak

Gure argitalpenen artean, aldizkarietako artikuluak, liburu akademikoak eta zabalkundezkoak, liburuetako kapituluak, argitaratutako liburukiak eta datu‑baseak daude. Guztiek aldakortasun morfosintaktikoa, argumentu‑egitura eta boza hobeto ulertzen laguntzen digute, beti ere, giza‑hizkuntzaren teoria unibertsal baten barruan.

Books

Liburuak


Berro, Ane & Beatriz Fernández (2026). Voice and argument structure in Basque. [Cambridge Studies in Linguistics], Cambridge University Press.

Fernández, Beatriz (2025). Ariadnaren haria Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan. Susa literatura.

EUSKARAREN ALDAKORTASUN MORFOSINTAKTIKOA

Sareko baliabideak


Bilbao, Kristina (2024). Basque intransitive reciprocals: from seeing each other to getting married. Chair of Scientific Culture (ed.). Mapping Ignorance, UPV/EHU.

Bilbao, Kristina (2023). Egitura bihurkari eta elkarkari iragangaitzak euskaraz. Kultura Zientifikoko Katedra (ed.). Zientzia Kaiera. UPV/EHU.

EDIZIO LAN NABARMENAK

Edizio lanak


Fernández, Beatriz (ed.). (2022). Goenaga, Patxi. Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak (EGEO). UPV/EHU. Bilbo.

Berro, Ane & Léa Nash (eds.). (2018-2020). Unergative predicates. Architecture and Variation. Special Collection. Glossa: a journal of general linguistics.

ARTIKULUAK

Aldizkarietako artikuluak


Berro, Ane, Beatriz Fernández & Ane Odria (2025). Indirect causatives in Basque: The syntax of implicit causees. Natural Language & Linguistic Theory 43: 1285-1325.

Berro, Ane, Beatriz Fernández, Jordi Suïls & Manel Pérez Saldanya (2025). No es veuen, pero existeixen: causats implicits en les causatives indirectes del català, l’occità i el basc. Estudis Romànics 47: 175-191.

LIBURU AKADEMIKOETAKO KAPITULUAK

Liburuetako kapituluak


Sánchez-Dorronsoro, Leire, Beatriz Fernández & Ane Berro (2023). Jite adjektiboak eta aditz psikologikoak euskaraz. In David Lindemann (ed.), Miren Azkarateri esker onez (257-278. orr.). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la UPV/EHU.

Bilbao, Kristina, Ane Berro & Beatriz Fernández (2022). Inkoatibo/arazleak, bihurkari eta elkarkariak eta beste (alegiazko solasaldiak egitura iragangaiztuez). In Alexander Iribar & Irene Barberia (ed.), Papers on Basque Linguistics in Honor of Jon Andoni Franco Elorza (127-146. orr.). Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.

Jardunaldiak

Gure ikerketaren emaitzak Euskal Herriko zein nazioarteko jardunaldietan aurkezten ditugu.

Antolatutako biltzarrak

Mintegiak

Hitzaldiak

PROiektuak

Ikerketa proiektuak

Gure proiektuak hizkuntzaren aldakortasun eta gertaeren zein gertaera horieko parte hartzaileen adierazpena aztertzean dautza. Gai hauek lantzen ditugu, besteak beste: kasu markapena eta haren aldakortasuna, aditz laguntzailearen txandakatzea eta aditzen zein oro har predikatuen gertaera eta aspektu interpretazioa. Proiektu bakoitzak hizkuntzaren jakintzan aurrera egiteko eta giza hizkuntzaren ulermen sakonagoa bultzatzeko dugun konpromisoa islatzen du.

Uneko proiektuak

  • Gogo Elebiduna (IT1439-22). Ikertzaile nagusia: Itziar Laka.
  • On argument structure, Voice and morphology in Euskara, the Basque language (Morfeus) (PID2023-147383NB-I00). Ikertzaile nagusiak: Beatriz Fernández eta Ane Berro.

Aurreko proiektuak

  • Gogo Elebiduna (IT1169-19). Ikertzaile nagusia: Itziar Laka.
  • Solving the language puzzle: Basque Morphosyntax in Variation (PGC2018-096380-B-I00). Ikertzaile nagusia: Beatriz Fernández.

ERAKUNDEEN BABESA

Babesleak

  • Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa (MCIU), Madril, Espainia. (PID2023-147383NB-I00). Ikertzaile nagusiak: Beatriz Fernández eta Ane Berro.
  • Eusko Jaurlaritza. Gogo Elebiduna (IT1439-22). Ikertzaile nagusia: Itziar Laka (UPV/EHU).
MCIU logo

EUSKAL HERRIKO UNIBERSITATEAN ETA DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Harremanetarako

Gasteiz, EUSKAL HERRIA

Bas&Be


Micaela Portilla Ikergunea
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Justo Vélez de Elorriaga, 1
01006 Gasteiz, Euskal Herria

Telefono zenbakia: (+34) 945 01 36 54
e-maila: beatriz.fernandezf@ehu.eus

BILBO, EUSKAL HERRIA

Bas&Be


Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate Etorb., 24
48007 Bilbo, Euskal Herria

Telefono zenbakia: (+34) 944 13 90 00 (2138 telefono-luzapena)
e-maila: ane.berro@deusto.es

Scroll to Top