
Beatriz Fernández
Ikertzaile nagusia
ORCID: 0000-0002-7632-7777
EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko Irakasle Osoa naiz. Euskal Filolologian doktoratu nintzen 1997an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). ANECAk aitortutako ikerketako 4 seiurteko ditut eta Unibasqek aitortutako B1, B2, B3 eta A1 osagarriak ere bai. Irakaskuntzako 6 bosturteko ditut. Nire ikerketa ibilbidearen hasieratik, munduko hizkuntzen, oro har, eta zehazki, euskararen aldakortasun morfosintaktikoarekin lotuta egon da nire lana. Gaur egun argumentu egitura, boz eta predikatu konplexuetan nabil lanean. 2010etik Gogo Elebiduna / La Mente Bilingüe, Euskal Unibertsitate Sistemako Bikaintasunezko A labeleko Talde Egonkortuko kidea naiz (Ikertzaile Nagusiak: Itziar Laka eta Mikel Santesteban). Ikerketa lana zientzia-dibulgazioarekin uztartzen dut. Ikerketa zientifikoaren alorrean, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko (IGBBko) kidea izan naiz Arte eta Giza Zientzien 5. alorretik eta gaur egun Ikerketarako Laguntzarako Zuzendaria naiz UPV/EHUko Ikerketa Errektoreordetzan. Euskaltzaindiko Euskaltzain Urgazlea naiz.












