
Garazi Andres
Doktore-aurreko ikertzailea
Aurkezpena
Euskal Ikasketak gradua egiten ari naiz, 4. mailan nago (2022-2026) Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurten, 2025-2026 ikasturtean Ikasiker Lankidetza beka eman didate. Beka horren bidez, Gogo Elebiduna ikerketa taldearekin kolaboratzen ari naiz, ikerketa txiki bat eginez Beatriz Fernandez (UPV/EHU) irakaslearen gidaritzapean.
Ikerketa horretan hartu aditz arina daukat aztergai, aditz arinen testuinguru orokorrean eta bereziki eman aditzarekiko harremanean.
Nire ikerketa interes handienetako bat da hizkuntzen aldakortasun tipologikoa, bereziki euskararekin alderatuz.
Ikerketa interesak
Euskara, aditz arinak, predikatu konplexuak, aldakortasun morfosintaktikoa, hizkuntzen aldakortasun tipologikoa.
Beste batzuk
Hizkuntzak
Euskara (lehen hizkuntza), gaztelania (lehen hizkuntza), ingelesa (B2).
Dirulaguntzak
-
Ikasiker lankidetza-beka (2025-26) [IkasC_2025_1_0081]
-
Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (GV/EJ).
-
