
Izaro Unzaga
Doktore-aurreko ikertzailea
Aurkezpena
Hizkuntza Modernoetan (2021-2025) graduatua naiz Deustuko Unibertsitatean. 2025eko irailaz geroztik, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Masterra egiten ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Momentu honetan, nire MALa idazten ari naiz Beatriz Fernández (UPV/EHU) eta Iker Salaberri (UPV/EHU) irakasleen gidaritzapean. Lan horrek izen somatikodun predikatu konplexuak aztertzea du helburu, eta bertan, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta gazkoieraz aurki daitezkeen egituren arteko azterketa kontrastiboak egingo dira.
Ikerketa interesak
Predikatu konplexuak, predikatu psikologikoak, izen somatikoak, aditz arinak.
Beste batzuk
Hizkuntzak:
Euskara (lehen hizkuntza), gaztelania (lehen hizkuntza), ingelesa (C1), frantsesa (B2).
Sariak:
Deustuko Unibertsitateko START I Programa (2023) proiektu onenaren saria.
