BiV
Basque in Variation / Euskara Bariazioan (BiV) euskalkien arteko aldakortasuna erakusten duten ezaugarri morfosintaktikoen sareko datu-base bat da. Bertan, galdetegi bidez eskuratutako datuak jaso ditugu, zenbait hizkeratako ezaugarri morfosintaktiko sorta bati dagokionez. Datu-basean, bai/ez balioen arabera zehazten dira ezaugarri sintaktikoak, eta adibide argigarriak ematen zaizkio erabiltzaileari. Ezaugarrien balioak koloreen bidez adierazten dira mapetan. Datu emaileak, nagusiki baina ez nahitaez, euskalki jakin bateko jatorrizko hiztunak diren hizkuntza-adituak dira edo, bestela, hizkera batean adituak diren hizkuntzalariak. Datu-basea sarbide irekikoa da, eta, beraz, erabilera askekoa. Bi hizkuntzatan dago eskura, euskaraz eta ingelesez.
GUNEAREN DATUAK
- Hizkera kopurua: 28
- Datu emaile kopurua: 28
- Ezaugarri kopurua: 69
- Hizkera/azpi-hizkera ereduen adibide kopurua: 140
DOKUMENTUAK
INFORMAZIO TEKNIKOA
Datu-basea eraikitzeko MySQL erabili da. Web orri dinamikoak sortzeko, aldiz, Perl programazio hizkuntza. Erabilitako tresna guztiak software librekoak dira.
Mapetako datutegiak (Euskal Herrikoak, euskalkietakoak eta herrietakoak) Ahotsak proiektuaren webgunetik hartu ditugu, eta beroriek bistaratzeko Google Maps-en APIa baliatu dugu.
MEREZIMENDUAK
Sortzaileak: Beatriz Fernández (UPV/EHU) eta Ane Berro (UMR 7023 CNRS/Paris 8 eta UPV/EHU)
Informatikan aditua: Josu Landa (Ametzagaiña I + D)
Aholkulariak: Richard S. Kayne (NYU) eta Patxi Goenaga (Euskaltzaindia)
UPV/EHUko ikertzaile laguntzaile graduatuak: Alazne Arriortua (PIC 30/16, 2016ko martxoa - ekaina), Itziar Orbegozo (PIC 168-16, 2016ko iraila - 2017ko apirila), Xabier Agirre (PIC 275/17, 2017ko azaroa - 2018ko otsaila), Iñigo Urrestarazu (PIC 70-18, 2018ko apirila - uztaila), Kristina Bilbao (PIC 126/22, 2022ko abuztua-urria)
Logoa: Iñaki Larrañaga
ARGITARALDIA
3. argitalpena: Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa & Beatriz Fernández (ed.). 2022. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. [Interneten eskuragarri https://basqueandbeyond.ehu.eus/biv/?h=eu]. ISBN: 978-84-1319-456-1.
2. argitalpena: Orbegozo, Itziar, Iñigo Urrestarazu, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández. 2018. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9082-939-4.
1. argitalpena: Fernández, Beatriz, Ane Berro, Itziar Orbegozo, Alazne Arriortua & Josu Landa. 2016. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9082-479-5.
HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE DATU-BASE BATZUK
The World Atlas of Language Structures (WALS)
The Atlas of Pidgin and Creole Language Structures (APiCS)
Syntactic Structures of the World Languages (SSWL)
Yale Grammatical Diversity Project English in North America
Atlante Sintattico d'Italia (ASIt)
HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE EUSKAL DATU-BASE BATZUK
KONTAKTUA
Iruzkin edo iradokizunik bazenu, idatz iezaguzu e-helbide honetara: basqueinvariation@gmail.com