
Cecilia Fernández-Altonaga
Doktore-aurreko ikertzailea
Aurkezpena
Doktoreaurreko ikerlaria naiz Gogo Elebiduna ikerketa taldean (UPV/EHU) eta Baionako IKER-UMR5478 laborategian, EHUren eta Paue eta Aturrialdeko Unibertsitatearen arteko kotutela bati esker. Euskal Ikasketetan graduatua naiz EHUn (2017-2021) eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko masterra egin nuen unibertsitate berean (2022). 2022tik aurrera tesia idazten ari naiz Beatriz Fernándezen (UPV/EHU) eta Urtzi Etxeberriaren (CNRS-IKER) zuzendaritzapean, eta horretarako, Espaniako Unibertsitateen ministerioaren doktore-aurreko FPU beka jaso dut [FPU21/05860].
Nire tesiaren helburua da euskarazko hainbat modifikatzailerentzako analisi morfosintaktiko eta semantikoak aurkitzea, berezki, tradizioan adberbio gisa deskribatu direnentzat (hala nola, –ki, –ka, –rik eta –ta atzizkiekin osatutakoentzat). Honen bidez, predikazioaren eta modifikazioaren arteko muga lausoak arakatzeko asmoa ere badut.
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila (UPV/EHU)
IKER-UMR5478 (Paue eta Aturrialdeko Unibertsitatea, UPPA)
Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea, Oficina 3.2 Bulegoa
Justo Vélez de Elorriaga, 1
01006 Vitoria-Gasteiz
Ikerketa interesak
Modifikazioa, predikazioa, adberbialak, adjektiboak, determinatzaileak, sintaxi-semantika interfazea.
Aldizkarietako artikuluak
- Berro, Ane eta Cecilia Fernández-Altonaga (2024). -KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA. Euskera Ikerketa Aldizkaria 69(2): 47-91.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2023). Adberbioak aztergai: kategoriaren auzia argitzeko zenbait gogoeta. Arbelaitz, Olatz, Ainhoa Latatu & Elixabete Pérez Gaztelu (ed.). V. Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza zientziak eta Artea 1: 59-66.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Adberbioak euskaraz: hitz mota bakarra ala gehiago?. Uztaro 123: 81-107.
Sareko baliabideak
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Soziatibo/instrumental alternantzia: -kin, -kilan (v -z). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3. arg.). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-1319-456-1.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Soziatiboa: -kilan (v -kin). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3. arg.). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-1319-456-1.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Soziatiboa: -gaz (v -kin). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3. arg.). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-1319-456-1.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Baldintza errealeko formak protasian iraganaldiko baldintza irreala adierazteko: egin (izan) bazuen (vs. egin (izan) balu). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3.arg). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Ahalera ahal modalaren bidez: apurtzen ahal da (vs. apur daiteke). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3.arg). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Menturazko etorkizuna adierazten duen -ke- marka: dukezu. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3.arg). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Baldintza hipotetikoetako apodosian *edin/*ezan (vs. izan/*edun). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3.arg). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Alokutiboa adierazpen perpausetatik at: di(n)ala (vs. duela). Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3.arg). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Alokutiboa eta tratamenduak: hiketa, xuketa eta zuketa. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3.arg). Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa eta Beatriz Fernández (ed.). UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- Bilbao, Kristina eta Cecilia Fernández-Altonaga (2021). Le basque: quelques contrastes pertinents pour l’acquisition du Français Langue Seconde par des locuteurs du Basque. Langues et Grammaires du Monde dans l’Espace Francophone. Anne Zribi-Hertz & Elena Soare (ed.). CNRS- Université Paris 8.
Hitzaldiak
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2026). Two copulas and a definite determiner: copular predication in Basque. [Posterra] The Syntax of Nominal Copular Clauses (SyNCC) . Irailaren 23-24, Universität Bielefeld, Bielefeld (Alemania).
- Fernández-Altonaga, Cecilia, Jürgen Etxeberria & Ane Berro (2026). Lexical plurals across categories in Basque. Plurality and Distributivity across lexical categories workshop-a, Sinn und Bedeutung 31 kongresuan. Irailak 1, Université de Nantes, Nantes (Frantzia).
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2026). Determinatzailearen funtzioa testuinguru predikatiboetan euskaraz. IKER mintegiak. Maiatzak 26, IKER-UMR 5478 ikerketa zentroa, Baiona.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2026). Markers of predication in Basque and beyond. [Posterra] Conference of the Student Organisation of Linguistics in Europe (ConSOLE) 34. Urtarrilak 28-30, Pavia (Italia).
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2025). Ez da irakaslea baina irakasle dago: zer egiten du determinatzaileak predikazioan?. Azken Berriak Euskal Gramatikan. Abenduak 18, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2025). Modifiers are not (always) predicates. 2nd International Workshop on the Syntax of Predication and Modification. Irailak 1-2, Hungariako Hizkuntzalaritza Ikerketa Zentroa, Budapest (Hungaria).
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2025). A new look into predication and modification from Basque. Morphosyn, Seminar on Morphology and Syntax. Maiatzak 2, Linguistics department, University of Chicago, Chicago.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2025). Baionara pozik etorri gara vs. azkarki etorri gara. Modifikatzea eta predikatzea gauza bera al dira?. IKER Weekly Seminar. Otsailak 4, IKER-UMR 5478 ikerketa zentroa. Baiona.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2024). -a, -ta, -rik in modifying participles in Basque. BIDE Hizkuntzalaritza Mintegia. Azaroak 14, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2024). Adjectives vs. Adverbs: revisiting the categorical distinction through the Basque suffix –ki. Kretako 6. Udako Hizkuntzalaritza Eskola [Poster saioa]. Uztailak 14, Rethymno, Kreta (Grezia).
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2024). A look into modification through Basque. Weekly seminar in the Linguistics department. Apirilak 25, Universitat Pompeu Fabra (UPF), Bartzelona.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2023). Adberbioak aztergai: kategoriaren auzia argitzeko zenbait gogoeta. V. Ikergazte: ikertzaile euskaldunen bosgarren kongresua (UEU). Maiatzak 17-19, Kursaal Kongresu Jauregia, Donostia.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2023). Towards the underlying structure of adverbs. Workshop on Language and Linguistics: Theoretical and Experimental Approaches to Comparative Syntax (HiTT Linguistics research group). Otsailak 6, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). On adverbs: to be or not to be (a grammatical category). Seminar at the Linguistic Seminars (SemLin) (HiTT Linguistics research group). Azaroak 18, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz.
- Fernández-Altonaga, Cecilia (2022). Adjektiboak eta adberbioak elkarri gogorki loturik daude. Euskal Filologiaren Adarrak V (Aziti Bihia Elkartea & Monumenta Linguae Vasconum VI). Maiatzak 18, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz.
Ikerketa egonaldiak
2025. Doktoreaurreko egonaldia: University of Chicago, Chicago, Illinois (AEB).
2019. Graduko atzerriko egonaldia: Erasmus+ programaren bitartez: Concordia University, Montreal (Canada).
Finantzatutako proiektuetan parte-hartzea
2024- : Argumentu egitura, Boza eta morfologia euskaraz (Morfeus) (PID2023-147383NB-I00) (Ikertzaile Nagusiak: Beatriz Fernández eta Ane Berro)
2024-2025: Gogo Elebiduna/The Bilingual Mind (IT1439-22) (Principal Investigator/Ikertzaile Nagusia: Itziar Laka)
2022ko abuztua-2022ko urria: Solving the language puzzle: Basque morphosyntax in variation (PGC2018-096380-B-I00) (Ikertzaile Nagusia: Beatriz Fernández)
2022ko urtarrila-2022ko ekaina: Gogo Elebiduna (IT1439-22). Bikaintasunezko Euskal Unibertsitate Sistemako ikertalde egonkortua. (Ikertzaile Nagusia: Itziar Laka)
2021 Langues et Grammaires du Monde (Aurretik Langues & Grammaires en Ile-de-France), Anne Zribe-Hertz eta Elena Soare ikertzaileek koordinatutako proiektua (Université Paris 8/UMR SFL).
Konferentziak
2025
XXXIX. Congreso Internacional de la Asociación de Jóvenes Lingüistas (AJL) / Hizkuntzalari Gazteen Elkartearen XXXIX. Nazioarteko Kongresua. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Gasteiz. Urriak 1-3, 2025.
2024
Formal Approaches to Minority Languages workshopa (05/06) etaRencontres autour de la linguistique formelle kongresua (06-07/06, RALFE 2024), IKER UMR5478, Baiona. Ekainak 5-7, 2024.
Beste batzuk
Irakaskuntza
2024/2025 ikasturtea: Euskal Ikasketak graduan Hizkuntzalaritza I ikasgaia. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saila, UPV/EHU. 3 kreditu.
2023/2024 ikasturtea : Euskal Ikasketak graduan Hizkuntzalaritza I ikasgaia. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saila, UPV/EHU. 6 kreditu.
Hizkuntzak
Euskara (lehen hizkuntza), gaztelera (lehen hizkuntza), ingelesa (C2 maila, Cambridge Certificate of Proficiency), frantsesa (C2 maila, DALF C2).
Dirulaguntzak
- FPU kanpoko egonaldia egiteko dirulaguntza konpetitiboa (Ayudas complementarias de movilidad)
- FPU doktoreaurreko dirulaguntza (Ayuda para la Formación del Profesorado Universitario) [FPU21/05860] (2022-2026)
- Erakundea: Espaniako gobernuaren Unibertsitate Ministerioa.
- Ikasiker Ikerketarako lankidetza beka (2020-21) [IkasC_2020_1_0039]
- Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Erasmus+ KA107 dirulaguntza (2019-20)
- Erakundea: Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE).
Zabalkundea
Cecilia Fernández-Altonaga: “Euskara beste hizkuntzak baino zailagoa da?” Zientzialarik 10 urte (zuzeneko saio berezia). Elkarrizketa Zientzialari irratsaioan (#141). Bilbo Hiria irratia eta Zenbat Gara elkartea. (2026-03-11)

Cecilia Fernández-Altonaga: Zer da gramatika bat? Argitalpena Zientzia Kaiera aldizkarian. EHUko Kultura Zientifikoko katedra (2026-01-28)
Cecilia Fernández-Altonaga: “Ba al dago zientzialaririk Letren Fakultatean?“. Ciencia Show proiektua (Antolatzaileak: Big Van eta EHUko Kultura Zientifikoko katedra), Bilbo (2026-01-13).
Cecilia Fernández-Altonaga: “Hizkuntza bat zaila izan daiteke?”. Jakinduriek mundue erreko dau Bertsozientzia saioan hitzaldia. EHUko Kultura Zientifikoko katedra, San Agustin Kulturgunea. Azpeitia (2026-10-26).

Cecilia Fernández-Altonaga: “Hizkuntza bat zaila izan daiteke?”. EHUren Euskararen asteko Bertsozientzia saioan hitzaldia. EHUko Kultura Zientifikoko katedra, Bidebarrieta liburutegia, Bilbao (2024-12-04).

Cecilia Fernández-Altonaga: “Hizkuntza bat zaila izan daiteke?” Argitalpena Zientzia Kaiera aldizkarian. EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (2024-01-02).
