
Garazi Domínguez Mezquita
Doktore-aurreko ikertzailea
Aurkezpena
Euskal Hizkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Modernoetan graduatua naiz (Deustuko Unibertsitatea, 2020-2025). Euskarako Gradu Amaierako Lanean, euskararen jabekuntza ikertzen hasi nintzen Ane Berro eta Irene de la Cruz-Pavíarekin batera; Mintzola Saria jaso nuen (2024) eta lana Euskara aldizkarian argitaratu genuen (2026). 2025-2026 ikasturtean, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko Masterra egin dut eta bertan euskararen jabekuntzaren ikerlerroan jarraitu dut. Hizkuntzalaritzako formakuntzaz gain, 2026ko ekainetik Irakaskuntzako Masterra (UNIR) egiten ari naiz.
Doktore tesia Irene de la Cruz Pavíak (DU) zuzentzen duen Language Acquisition and Processing (LAPlab) laborategian egin nahi dut. Nire asmoa da ume euskaldun elebakarren eta elebidunen jabekuntza eta prozesamendu morfosintaktikoa aztertzea.
Deustuko Unibertsitatea
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
garazi.dominguez@opendeusto.es
Ikerketa interesak
Hikuntzaren jabekuntza eta prozesamendua, ergatibitatea, elementu funtzionalak.
Aldizkarietako artikuluak
- Domínguez-Mezquita, Garazi, Ane Berro eta Irene de la Cruz (2026). Morfema funtzional goiztiarrak: haur euskaldun elebakarren hizkuntza-jabekuntzaren azterketa. Euskera Ikerketa Aldizkaria 71(1): 47–80.
Hitzaldiak
- Dominguez Mezquita Garazi, Ane Berro, Irene de la Cruz-Pavía (2026). Early functional morphemes. Study of language acquisition in Basque monolingual children. Linguistics and English Language Postgraduate Conference (LELPGC) 2026. Ekainaren 2a, Edinburgoko Unibertsitatea.
- Dominguez Mezquita Garazi, Ane Berro, Irene de la Cruz-Pavía (2026). Hitz funtzional goiziarrak. Haur euskaldun elebakarren hizkuntzaren jabekuntzaren azterketa. Hizkuntzen astea. Martxoaren 5a, Deustuko Unibertsitatea.
- Dominguez Mezquita Garazi, Ane Berro, Irene de la Cruz-Pavía (2024). Mintzola Mintegia 2024: Hitz funtzional goiztiarrak. Haur euskaldun elebakarren hizkunza jabekuntzaren azterketa. Mintzola mintegia. Urriaren 16a, Donostia.
Beste batzuk
- X Aula Blas Cabrera. Iniciación a la Investigación, Docencia e Innovación ikastaroan parte hartzeko beka (Santander, Menéndez Pelayo Unibertsitatea eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa, 2026)
- ‘Hizkuntza-arazoak dituzten haurren artean identifikatzen diren kategoriak eta profil funtzionalak’ ikastaroa (Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak, 2026).
- Gradu Amaierako DU Saria (Deustuko Unibertsitatea, 2025)
- Mintzola Saria (Euskaltzaindia, 2024)
- Praktikak Deustuko Unibertsitateko Komunikazio taldean Irene de la Cuz Pavía eta Ane Berroren zuzendaritzapean (Deustuko Unibertsitatea, 2024ko iraila – abendua)
Zabalkundea
Urriaren 16ko Mintzola mintegian partekatu dira: ikerketa-deialdietan saritutako gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak, ikerketa-lan monografikoen helburuak, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan abiatutako ikerketen emaitzak. Horiek guztiak bideo honetan ikusgai daude.

El Diario Montañés egunkariko ale gehigarrian (2026ko abuztuaren 17a) Santanderren egindako X Aula Blas Cabrera. Iniciación a la Investigación, Docencia e Innovación ikastaroari buruzko xehetasunak batu ziren, bai eta parte hartzaileei egindako elkarrizketak.

